08 Industria eta Merkataritza

Taxonomy

Code

Scope note(s)

Source note(s)

Display note(s)

Equivalent terms

08 Industria eta Merkataritza

Associated terms

08 Industria eta Merkataritza

60 Archival description results for 08 Industria eta Merkataritza

La Cantábrica fabrikako barrualdea, 1890. urtean

La Cantábrica fabrikako barrualdea, 1890. urtean, irin-lantegia izan zen garaian eta ongarri-lantegi bihurtu baino lehen. Geroago, lehergai enpresari erantsita geratu zen.

1884ko urriaren 9an, “La Cantábrica” deritzon Fosfato Solugarrien Espainiar Sozietate Anonimoaren fundazioko eskritura eta estatutuak argitaratu ziren probintziaren Aldizkari Ofizialean. Romualdo Garciak zeraman enpresaren ardura, “bere adimen bereziagatik”, eskriturak dioenez. Bulegoa Bilbon zeukan, Erribera kaleko 4an, lehenengo solairuan.

Etxe horren beheko aldean zegoen Facundo Chalbaud y Cia-ren burdin-biltegia. Chalbaud, “La Dinamita” leherkari-lantegia sustatu ondoren irin-fabrika erosi eta “La Cantabrica” sortu zuen Telesforo Errazkinen koinatua izan zen.

Dinamita kartutxatzeko makinak - Akuarela

Akuarela bat J. Gómez Acebok 1949. urtean egindakoa. "Dinamita kartutxatzeko makinak". Ezkerretik eskuinera, Benedicta Uranga, Fidela Orozko, Soledad Urizar eta Felisa Alberdi.

Koadroak fabrika inauguratu zenetik kartutxoak egiteko sistema mekanikoa orokortu arte indarrean egon den kartutxo-sistema jasotzen du.

Kartutxo bakoitzak lehergaia uzteko mahai bat zuen. Bi langilek egiten zuten paper-kartutxoa, zurezko zilindro kalibratu batean bilduta. Beste bi lankideek, berriz, lehenengoekin lan sinkronizatuan, kartutxoa bete eta haren ahoa ixten zuten.

Results 21 to 30 of 60