Dinamiten fabrikaren nitrazio tailerra
- ES MAXAM 48960-3.1.1.1.MAXAM-11
- Item
- 1940 - ?
Part of Funts pribatua MAXAM
Dinamita Fabrikako nitrazio tailerraren barruko ikuspegia.
Dinamiten fabrikaren nitrazio tailerra
Part of Funts pribatua MAXAM
Dinamita Fabrikako nitrazio tailerraren barruko ikuspegia.
Zuhatzuko La Dinamita fabrikaren bista orokorra 1890. urtean
Part of Funts pribatua MAXAM
Zuhatzuko "La Dinamita" fabrikaren bista orokorra 1890. urtean egindakoa. Azidoen instalazioa eta zerbitzu orokorren eraikina ikus daitezke.
Fábrica Vasco-Asturiana Santa Bárbara
Part of Funts pribatua MAXAM
Fábrica Vasco-Asturiana Santa Bárbara Galdakaon. Argazkia XX. mendeko 20. urtekoa dela kalkulatzen da.
Dinamita-ren ikuspegi panoramikoa 1890. urtean
Part of Funts pribatua MAXAM
Dinamita-ren ikuspegi panoramikoa.
Telesforo Errazquinek 1890 urtea aldera ateratako argazki bat da. Telesforo Errazkin Astigarraga, Nobel Taldeak Galdakaon ezarri nahi zuen sozietate berrirako “mandatari nagusi eta berezia” izendatu zuten 1872ko otsailaren 29an, Telesfororen arrebarekin (Isabel de Errazkin Astigarraga) ezkonduta zegoen Facundo Chalbaud Cardonarekin batera.
Argazkian orduko instalazioak ikus daitezke, azido sulfurikoa, azido nitrikoa eta beste osagai batzuk prestatzeko labeak barne.
Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean
Part of Funts pribatua MAXAM
Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean. Lehen planoan Goikoko baserria eta lantegiko sarreraren ondoko lorategia eta jatorrizko kioskoa ageri direla. Hasieran, Goikoko baserria enpresako langile kualifikatuentzat erreserbatuta zegoen.
Argazkian, trenbidea eta Basaurirantz doan lokomotora bat ere ikus daitezke. Beste aldean, Urizartarren baserria, gaur egun ere zutik dirauena.
Irin-lantegi zaharra (Guturribai) 1880. urtean
Part of Funts pribatua MAXAM
Guturribai-ko irin-lantegi zaharraren argazkia 1880. urtekoa. Lantegi hau urte batzuk geroago “La Cantabrica” izeneko lehergai-fabrika bilakatu zena.
1858ko ekainaren 5ean, Romualdo Garcia bilbotarrak, Joaquin Fernandez de Gamboa gasteiztarrak eta Valladolideko Semprun anaiek komanditako sozietate industriala eratu zuten Bilbon, Galdakaon eraikia zuten irin-lantegia ustiatzeko asmoz. Horretarako, Gutarribai izeneko errota-etxea erosi zioten 1857an Usansolo maiorazkoan oinordekoa zen Manuel Maria de Areizaga Narroseko markesari, baita maiorazkoari zegozkion ereiteko lurrak ere. Hori guztia 120.000 errealeko prezioak erosi zuten. 1862an, “Romualdo García y Cia” izen soziala hartu zuen Valladoliden emandako agirian, eta Gamboa kanpoan gelditu zen.
La Dinamita lantegiko langileentzako bazkaria
Part of Funts pribatua MAXAM
La Dinamita lantegiko langileentzako bazkaria Zuazoko elizako arkupeetan, dinamitarien zaindari Santa Barbara egunean. 1915 eta 1916 urteen artean egindako argazkia.
Tximelarre auzoa 1940. urtean (2/3)
Part of Funts pribatua MAXAM
Tximilarre auzoaren bista partziala, Bilbotik Donostiara doan errepide nagusitik hartua (N-634).
Tximelarreko langileen etxeen bista. 1968. urtean
Part of Funts pribatua MAXAM
Tximelarreko langileen etxeen bista. 1968. urtean egindako argazkia.
Tximelarrek “La Dinamitako etxeak” bezala ezagutzen ziren, U.E.R.T. enpresak eraikitakoak. SA
José María Basterra eta Emiliano Amann arkitektoek eraikitzen hasi ziren, 1926. urtean eta 1928rarte ez ziren inauguratu.
Tximelarre Goikoan familia bakarreko hiru eraikinek osatutako multzoa altxatzen da; Tximelarre Bekoan, berriz, etxe horietako beste multzo bat agertzen da.
Kaperako aldarea 1970. urtea baino lehen
Part of Funts pribatua MAXAM
Kaperaren aldarea erakusten duen argazkia, 1970a baino lehenagokoa eta berritu ondorengoa.