Bizkaia (Euskadi)

Taxonomia

Kodea

Ohar esparrua(k)

Ohar iturria(k)

Bistaratze oharra(k)

Termino hierarkikoak

Bizkaia (Euskadi)

Termino baliokideak

Bizkaia (Euskadi)

  • Vizcaya (País Vasco) UF

Erlazionaturiko terminoak

Bizkaia (Euskadi)

34 Artxibo deskribapena Bizkaia (Euskadi)-(r)entzako

Argazkia: batel bat, sei arraunlarirekin eta patroi batekin

  • ES AMG-GUA 48960.1.1.9..1.9.3. UYZMU9.CUSTODIA-6966/24
  • Dokumentu-unitate bakun
  • 1931-07-31
  • Honen parte da:Galdakaoko Udal Artxiboa

Politena izena duen batela.

Uztailaren 31n, San Inazio egunean, bertan jendea ikusten da ibaiaren ertzean. Batelak Bengoetxeko Zamalloa familiaren negozioa zen, eta orduka alokatzen zituzten.

Tutor Larrea, Alfonso

Argazkia: batel bat, zazpi pertsona barruan eta hiru pertsona uretan

  • ES AMG-GUA 48960.1.1.9..1.9.3. UYZMU9.CUSTODIA-6966/27
  • Dokumentu-unitate bakun
  • 1943-07-17
  • Honen parte da:Galdakaoko Udal Artxiboa

Argazkiaren atzeko aldean, honako hau dago idatzita:
"Ibaizabal ibaia.
Neskatoa Pilar Atucha da, erdian alkandora zurikoa Patxi Bilbao.
Erdiko zuhaitzen atzean, gu bizi ginen Totorica-ko etxea dago, eta Tximelarre eta oilategietarako bidea ikusten da. "

Tutor Larrea, Alfonso

Argazkia: Ibaizabal ibaian batel bat sei arraunlariekin

  • ES AMG-GUA 48960.1.1.9..1.9.3. UYZMU9.CUSTODIA-6966/18
  • Dokumentu-unitate bakun
  • 1931-07-31
  • Honen parte da:Galdakaoko Udal Artxiboa

Argazkiko txaluparen izena Politena edo Politxena izan leike.

Udan 3 edo 4 lagun joaten ziren txalupetara, eta Zamalloan (Bengoetxekoa) edo Pontxi Ibarretxeren Plazakoetxe zubiaren azpian alokatzen zituzten. Ibilbidea Dinamitak Torrezabalen zuen presatik MerKadilloraino zen.

Askok igeri egiten ikasten zuten 30 edo 40 cm besterik estaltzen ez zuen txalupatik jaitsiz, Torrezabal gune harritsutik gertu. Ibai bazterretan zeuden ihiak lotzen zituzten, gerria estaltzen zuten flotagailu bihurtzeko. Ibaiaren mailatik metro batera eroritako enbor bateraino igeri egiten zuten eta tranpolin gisa erabiltzen zuten. Ordurako ondo defenditzen zirenak, Mauricia Garabieta bizi zen beste aldera pasatzen ziren.
Presa barruan igeri egitea saihesten zuten, oso arriskutsua zelako, korronteak zirela eta.

Tutor Larrea, Alfonso

Bost argazki: Elexalde kiroldegia (polikiroldegia)

  • ES AMG-GUA 48960.1.1.9..1.9.3. UYZMU9.CUSTODIA-7035/25
  • Dokumentu-unitate bakun
  • 1970-01-01 - 1973-03-31
  • Honen parte da:Galdakaoko Udal Artxiboa

  • Argazkiak 70ko hamarkadakoak dira.

  • Liburuaren informazioa: 3.D. " Vista parcial del complejo polideportivo de Elejalde, en su construcción correspondiente a la primera, segunda y tercera fase, justo al monumento nacional Iglesia de Andra-Mari. Incluida la subvención de cinco millones de pesetas de la D.N. de educación física y deportes. El presupuesto total de la obra se eleva a 28.000.000 ptas. C.D.1: Vistas parciales de las pistas de atletismo, campo de futbol y cafetería-restaurante del complejo municipal polideportivo Elejalde. Vista parcial de la piscina olímpica municipal del complejo deportivo de Elejalde de las dimensiones de 50x23 metros.

Capitán Aldecoa taldearen udal gimnasioa-ren argazkia

  • ES AMG-GUA 48960.1.1.9..1.9.3. UYZMU9.CUSTODIA-7035/27
  • Dokumentu-unitate bakun
  • 1970-01-01 - 1973-03-31
  • Honen parte da:Galdakaoko Udal Artxiboa

  • Argazkia 70ko hamarkadakoa da.

  • Liburuaren erreferentzia - 3.D.2 "Vista interior del gimnasio municipal en el grupo del Capitán Aldecoa. Presupuesto, con fondos exclusivamente municipales: 725.000 ptas"

  • Gaur egun Tximelarreko nagusien etxea da.

Dinamitako Gorulariak eta Ezpatadantzari txikiak

  • ES MAXAM 48960-3.2.2.4.2.4.2.MAXAM-158
  • Dokumentu-unitate bakun
  • 1931
  • Honen parte da:Funts pribatua MAXAM

Dinamitako Gorulariak eta Ezpatadantzari txikiak Zuhatzuko elizaren ondoan.

Banderaren koloreak nabarmendu behar dira: gorria, berdea eta zuria.

Erdian, gorulari baten irudia zeukan hariz brodatuta, baita “1931” idatzita ere urtea adierazteko, eta gorulariaren gainean, hizkiz, “Zertarako” idatzita dagoela dirudi, eta irudiaren azpian, “Espatadantzaris txikis”.

Hauek dira irudian identifika daitezkeen pertsona batzuk:
Julian Uriarte, Eusebio Barandica (dantza irakaslea), Alfredo Elberdin (taldearen zuzendaria), Uriarte, Simon Uriarte, Jose Luis Gurtubai, Maria Dolores Aldekoa (banderaren ama bitxia), Esteban Gonzalez (banderaduna), Mariano Bilbao, Jose Jugo, Perico Bilbao, Jose Torrontegi, Juan Cruz Goia, Juan Azkargorta, Jose Luis Uriarte, Lumi Fernandez, Francisca Tutor, Teresin Escobal, Rosario Alvarez, Antonia Osaba, Miren Madina, Isabel Linaza, Maria Angeles Varela, Maritxu Artetxe, Angel
Arostegi (txistularia), Araceli Fernandez, Conchita Escobal, Teresin Alvarez, Maria Pomposo eta Tomas Madina (atabalaria).

Elexalde auzoaren aieroko bi argazki

  • ES AMG-GUA 48960.1.1.9..1.9.3. UYZMU9.CUSTODIA-7036/2
  • Dokumentu-unitate bakun
  • 1970-01-01 - 1973-03-31
  • Honen parte da:Galdakaoko Udal Artxiboa

  • Argazkiak 70ko hamarkadakoak dira.

  • Argazkietan agertzen da: Elexaldeko Kiroldegia (polikiroldegia); Andra Mari Eliza; Guzur Aretz plaza.

34ren 1 emaitzak 10rentzako