Lantegia

Taxonomia

Kodea

Ohar esparrua(k)

Ohar iturria(k)

Bistaratze oharra(k)

Termino hierarkikoak

Lantegia

Lantegia

Termino baliokideak

Lantegia

Erlazionaturiko terminoak

Lantegia

26 Artxibo deskribapena Lantegia-(r)entzako

26 zuzenean erlazionaturiko emaitza Termino estuagoak alde batera utzi

Irin-lantegi zaharra (Guturribai) 1880. urtean

Guturribai-ko irin-lantegi zaharraren argazkia 1880. urtekoa. Lantegi hau urte batzuk geroago “La Cantabrica” izeneko lehergai-fabrika bilakatu zena.

1858ko ekainaren 5ean, Romualdo Garcia bilbotarrak, Joaquin Fernandez de Gamboa gasteiztarrak eta Valladolideko Semprun anaiek komanditako sozietate industriala eratu zuten Bilbon, Galdakaon eraikia zuten irin-lantegia ustiatzeko asmoz. Horretarako, Gutarribai izeneko errota-etxea erosi zioten 1857an Usansolo maiorazkoan oinordekoa zen Manuel Maria de Areizaga Narroseko markesari, baita maiorazkoari zegozkion ereiteko lurrak ere. Hori guztia 120.000 errealeko prezioak erosi zuten. 1862an, “Romualdo García y Cia” izen soziala hartu zuen Valladoliden emandako agirian, eta Gamboa kanpoan gelditu zen.

Dinamita-ren ikuspegi panoramikoa 1890. urtean

  • ES MAXAM 48960-3.1.1.1.MAXAM-129
  • Dokumentu-unitate bakun
  • [entre 1880 y 1900]
  • Honen parte da:Funts pribatua MAXAM

Dinamita-ren ikuspegi panoramikoa.

Telesforo Errazquinek 1890 urtea aldera ateratako argazki bat da. Telesforo Errazkin Astigarraga, Nobel Taldeak Galdakaon ezarri nahi zuen sozietate berrirako “mandatari nagusi eta berezia” izendatu zuten 1872ko otsailaren 29an, Telesfororen arrebarekin (Isabel de Errazkin Astigarraga) ezkonduta zegoen Facundo Chalbaud Cardonarekin batera.

Argazkian orduko instalazioak ikus daitezke, azido sulfurikoa, azido nitrikoa eta beste osagai batzuk prestatzeko labeak barne.

Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean

Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean. Lehen planoan Goikoko baserria eta lantegiko sarreraren ondoko lorategia eta jatorrizko kioskoa ageri direla. Hasieran, Goikoko baserria enpresako langile kualifikatuentzat erreserbatuta zegoen.

Argazkian, trenbidea eta Basaurirantz doan lokomotora bat ere ikus daitezke. Beste aldean, Urizartarren baserria, gaur egun ere zutik dirauena.

Dinamita fabrikaren ikuspegi panoramikoa (3/3)

  • ES MAXAM 48960-3.1.1.1.MAXAM-128
  • Dokumentu-unitate bakun
  • [entre 1920 y 1940]
  • Honen parte da:Funts pribatua MAXAM

Dinamita fabrikaren ikuspegi panoramikoa 1930 inguruan.

Galdakaoko Andra Mari elizan agertutako dokumentazioan, honako hau irakur daiteke:

"En esta anteiglesia de Galdácano desde la fundación del pueblo que debe de haber más de 1.000 años y no hay memoria de hombres sobre la fundación, ha habido y hay propios del mismo pueblo que son unos montes que llaman ejidos altos y egurbides de donde en cada un año uno con otro se han sacado y se sacan de 12 a 15.000 cargas de carbón que contando a medio real el montazgo de cada carga uno con otro según los puestos de los dichos montes han valido y valen en cada un año de 6.000 reales
arriba” (sic)."

26ren 11 emaitzak 20rentzako