Folklore

Taxonomy

Code

Scope note(s)

Source note(s)

Display note(s)

Hierarchical terms

Folklore

BT Kultura

Folklore

Equivalent terms

Folklore

Associated terms

Folklore

22 Archival description results for Folklore

22 results directly related Exclude narrower terms

Argazkia: Ibaizabal ibaian batel bat sei arraunlariekin

Argazkiko txaluparen izena Politena edo Politxena izan leike.

Udan 3 edo 4 lagun joaten ziren txalupetara, eta Zamalloan (Bengoetxekoa) edo Pontxi Ibarretxeren Plazakoetxe zubiaren azpian alokatzen zituzten. Ibilbidea Dinamitak Torrezabalen zuen presatik MerKadilloraino zen.

Askok igeri egiten ikasten zuten 30 edo 40 cm besterik estaltzen ez zuen txalupatik jaitsiz, Torrezabal gune harritsutik gertu. Ibai bazterretan zeuden ihiak lotzen zituzten, gerria estaltzen zuten flotagailu bihurtzeko. Ibaiaren mailatik metro batera eroritako enbor bateraino igeri egiten zuten eta tranpolin gisa erabiltzen zuten. Ordurako ondo defenditzen zirenak, Mauricia Garabieta bizi zen beste aldera pasatzen ziren.
Presa barruan igeri egitea saihesten zuten, oso arriskutsua zelako, korronteak zirela eta.

Untitled

Dinamitako Gorulariak eta Ezpatadantzari txikiak

Dinamitako Gorulariak eta Ezpatadantzari txikiak Zuhatzuko elizaren ondoan.

Banderaren koloreak nabarmendu behar dira: gorria, berdea eta zuria.

Erdian, gorulari baten irudia zeukan hariz brodatuta, baita “1931” idatzita ere urtea adierazteko, eta gorulariaren gainean, hizkiz, “Zertarako” idatzita dagoela dirudi, eta irudiaren azpian, “Espatadantzaris txikis”.

Hauek dira irudian identifika daitezkeen pertsona batzuk:
Julian Uriarte, Eusebio Barandica (dantza irakaslea), Alfredo Elberdin (taldearen zuzendaria), Uriarte, Simon Uriarte, Jose Luis Gurtubai, Maria Dolores Aldekoa (banderaren ama bitxia), Esteban Gonzalez (banderaduna), Mariano Bilbao, Jose Jugo, Perico Bilbao, Jose Torrontegi, Juan Cruz Goia, Juan Azkargorta, Jose Luis Uriarte, Lumi Fernandez, Francisca Tutor, Teresin Escobal, Rosario Alvarez, Antonia Osaba, Miren Madina, Isabel Linaza, Maria Angeles Varela, Maritxu Artetxe, Angel
Arostegi (txistularia), Araceli Fernandez, Conchita Escobal, Teresin Alvarez, Maria Pomposo eta Tomas Madina (atabalaria).

Galdakaoko auzokide batzuk

Galdakaoko auzokide batzuen argazkia, Zuatzuko plazatxoan ateratako argazki batean, Santa Barbararen Kaperaren ondoan, 1912 urtea aldera,gutxi gora-behera. Irudian ikus daitezke, besteak beste, Bernarda Larrea, Cristina (Fructuoso Uriarteren emaztea), Agustina Uriarte, Juanita Uriarte eta Isabel Abarrategi.

Results 1 to 10 of 22