Folklore

Taxonomy

Code

Scope note(s)

Source note(s)

Display note(s)

Hierarchical terms

Folklore

BT Kultura

Folklore

Equivalent terms

Folklore

Associated terms

Folklore

22 Archival description results for Folklore

22 results directly related Exclude narrower terms

Sokatira Santa Barbara jaietan (2/2)

Santa Barbarako jaietan sokatiran aritzen diren gizon batzuen ikuspegi panoramikoa. Haien inguruan, publiko gisa, gizon eta mutiko ugari dago.

San Inazio eguna. 1920. urtean Festividad de San Ignacio. Año 1920

San Inazio egunean, 1920. urtean, egindako argazkia. Bertan, “La Dinamita” fabrikako bazkari pertsonalean arduradunak ikus daitezke. Ezkerretik eskuinera. Zutik: J. Gorostiza, Leandro Bergara, Antonio Arteta, Jorge Karramiñana, Miguel Ereño, E. Trueba. Eserita: Patxi Bilbao, Luis Uriarte, Bautista Uriarte.

Galdakaoko auzokide batzuk

Galdakaoko auzokide batzuen argazkia, Zuatzuko plazatxoan ateratako argazki batean, Santa Barbararen Kaperaren ondoan, 1912 urtea aldera,gutxi gora-behera. Irudian ikus daitezke, besteak beste, Bernarda Larrea, Cristina (Fructuoso Uriarteren emaztea), Agustina Uriarte, Juanita Uriarte eta Isabel Abarrategi.

Galdakaoko Ihauteriak - Partitura

Gaia: Herrikoia - Kalejira
Izena: Galdakaoko Ihauteriak 1993
Instrumentazioa: Juan Carlos Irizar
Andra Mari Dantza Taldeak Zeberion jasotako doinu batean oinarritua

Argazkia: Ibaizabal ibaian batel bat sei arraunlariekin

Argazkiko txaluparen izena Politena edo Politxena izan leike.

Udan 3 edo 4 lagun joaten ziren txalupetara, eta Zamalloan (Bengoetxekoa) edo Pontxi Ibarretxeren Plazakoetxe zubiaren azpian alokatzen zituzten. Ibilbidea Dinamitak Torrezabalen zuen presatik MerKadilloraino zen.

Askok igeri egiten ikasten zuten 30 edo 40 cm besterik estaltzen ez zuen txalupatik jaitsiz, Torrezabal gune harritsutik gertu. Ibai bazterretan zeuden ihiak lotzen zituzten, gerria estaltzen zuten flotagailu bihurtzeko. Ibaiaren mailatik metro batera eroritako enbor bateraino igeri egiten zuten eta tranpolin gisa erabiltzen zuten. Ordurako ondo defenditzen zirenak, Mauricia Garabieta bizi zen beste aldera pasatzen ziren.
Presa barruan igeri egitea saihesten zuten, oso arriskutsua zelako, korronteak zirela eta.

Untitled

Results 1 to 10 of 22