Galdakao (Bizkaia)

761 Archival description results for Galdakao (Bizkaia)

9 results directly related Exclude narrower terms

Dinamita-ren ikuspegi panoramikoa 1890. urtean

Dinamita-ren ikuspegi panoramikoa.

Telesforo Errazquinek 1890 urtea aldera ateratako argazki bat da. Telesforo Errazkin Astigarraga, Nobel Taldeak Galdakaon ezarri nahi zuen sozietate berrirako “mandatari nagusi eta berezia” izendatu zuten 1872ko otsailaren 29an, Telesfororen arrebarekin (Isabel de Errazkin Astigarraga) ezkonduta zegoen Facundo Chalbaud Cardonarekin batera.

Argazkian orduko instalazioak ikus daitezke, azido sulfurikoa, azido nitrikoa eta beste osagai batzuk prestatzeko labeak barne.

Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean

Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean. Lehen planoan Goikoko baserria eta lantegiko sarreraren ondoko lorategia eta jatorrizko kioskoa ageri direla. Hasieran, Goikoko baserria enpresako langile kualifikatuentzat erreserbatuta zegoen.

Argazkian, trenbidea eta Basaurirantz doan lokomotora bat ere ikus daitezke. Beste aldean, Urizartarren baserria, gaur egun ere zutik dirauena.

Irin-lantegi zaharra (Guturribai) 1880. urtean

Guturribai-ko irin-lantegi zaharraren argazkia 1880. urtekoa. Lantegi hau urte batzuk geroago “La Cantabrica” izeneko lehergai-fabrika bilakatu zena.

1858ko ekainaren 5ean, Romualdo Garcia bilbotarrak, Joaquin Fernandez de Gamboa gasteiztarrak eta Valladolideko Semprun anaiek komanditako sozietate industriala eratu zuten Bilbon, Galdakaon eraikia zuten irin-lantegia ustiatzeko asmoz. Horretarako, Gutarribai izeneko errota-etxea erosi zioten 1857an Usansolo maiorazkoan oinordekoa zen Manuel Maria de Areizaga Narroseko markesari, baita maiorazkoari zegozkion ereiteko lurrak ere. Hori guztia 120.000 errealeko prezioak erosi zuten. 1862an, “Romualdo García y Cia” izen soziala hartu zuen Valladoliden emandako agirian, eta Gamboa kanpoan gelditu zen.

Tximelarreko langileen etxeen bista. 1968. urtean

Tximelarreko langileen etxeen bista. 1968. urtean egindako argazkia.

Tximelarrek “La Dinamitako etxeak” bezala ezagutzen ziren, U.E.R.T. enpresak eraikitakoak. SA

José María Basterra eta Emiliano Amann arkitektoek eraikitzen hasi ziren, 1926. urtean eta 1928rarte ez ziren inauguratu.

Tximelarre Goikoan familia bakarreko hiru eraikinek osatutako multzoa altxatzen da; Tximelarre Bekoan, berriz, etxe horietako beste multzo bat agertzen da.

"La Dinamita" kaperaren lehen harria

Argazkia 1911. urtean eginda dago. Bertan, “La Dinamita” kaperako lehen harria jarri zela ikusten da. Ofizioa Galdakaoko parroko Remigio de Uriartek egiten du, aita Chalbaud, S. J.ren eta fabrikako kapilau izendatu berri den Santiago Lezamaren laguntzarekin. Ramon Arnau lantegiko zuzendaria da ekitaldiko buru, eta langileen ordezkari ugari bertaratu dira.

Results 661 to 670 of 761