Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean
- ES MAXAM 48960-3.1.1.1.MAXAM-130
- Dokumentu-unitate bakun
- 1880
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean. Lehen planoan Goikoko baserria eta lantegiko sarreraren ondoko lorategia eta jatorrizko kioskoa ageri direla. Hasieran, Goikoko baserria enpresako langile kualifikatuentzat erreserbatuta zegoen.
Argazkian, trenbidea eta Basaurirantz doan lokomotora bat ere ikus daitezke. Beste aldean, Urizartarren baserria, gaur egun ere zutik dirauena.