- ES MAXAM 48960-3.1.1.2.MAXAM-135
- Dokumentu-unitate bakun
- [entre 1950 y 1960]
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamitako langileak lantegiko eskaileretan, bulegoen ondoan, 1950 eta 1960 urteen artean egindako argazkia.
1378 objektu digitaldun emaitza Objektu digitalak dituzten emaitzak erakutsi
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamitako langileak lantegiko eskaileretan, bulegoen ondoan, 1950 eta 1960 urteen artean egindako argazkia.
Dinamitako Gorulariak eta Ezpatadantzari txikiak
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamitako Gorulariak eta Ezpatadantzari txikiak Zuhatzuko elizaren ondoan.
Banderaren koloreak nabarmendu behar dira: gorria, berdea eta zuria.
Erdian, gorulari baten irudia zeukan hariz brodatuta, baita “1931” idatzita ere urtea adierazteko, eta gorulariaren gainean, hizkiz, “Zertarako” idatzita dagoela dirudi, eta irudiaren azpian, “Espatadantzaris txikis”.
Hauek dira irudian identifika daitezkeen pertsona batzuk:
Julian Uriarte, Eusebio Barandica (dantza irakaslea), Alfredo Elberdin (taldearen zuzendaria), Uriarte, Simon Uriarte, Jose Luis Gurtubai, Maria Dolores Aldekoa (banderaren ama bitxia), Esteban Gonzalez (banderaduna), Mariano Bilbao, Jose Jugo, Perico Bilbao, Jose Torrontegi, Juan Cruz Goia, Juan Azkargorta, Jose Luis Uriarte, Lumi Fernandez, Francisca Tutor, Teresin Escobal, Rosario Alvarez, Antonia Osaba, Miren Madina, Isabel Linaza, Maria Angeles Varela, Maritxu Artetxe, Angel
Arostegi (txistularia), Araceli Fernandez, Conchita Escobal, Teresin Alvarez, Maria Pomposo eta Tomas Madina (atabalaria).
Dinamitako Futbol taldeko kideak
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamita Futbol Taldearen taldeko argazkia. Klubeko 20 kideen atzean autobus bat dago. Autobusaren atzealdean publizitate kartel bat dago, honela dioena: "Aupa Dinamita!! Futbol Txapelketa Laborala. Viva Logroño, ...". Futbol talde honi "Nitro-Glizerina Futbol Taldea" ere deitzen zitzaion.
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamitako emakume langile batzuk enpresako sarreraren ondoko plazatxoan. 1910 urtea aldera ateratako argazkia da.
Dinamitak garraiatzeko aireko kablea (2/2)
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamitak garraiatzeko aireko kablea bolborategien eta lehergaiak kargatzeko kai nagusiaren artean.
Dinamitak garraiatzeko aireko kablea (1/2)
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamitak garraiatzeko aireko kablea bolborategien eta lehergaiak kargatzeko kai nagusiaren artean.
Dinamitak biltegiratzeko bolborategiak
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamitak biltegiratzeko bolborategien argazkia. Bertan, hainbat bolborategitarako tunel-sarbideak ikusten dira.
Dinamita kartutxatzeko makinak - Akuarela
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Akuarela bat J. Gómez Acebok 1949. urtean egindakoa. "Dinamita kartutxatzeko makinak". Ezkerretik eskuinera, Benedicta Uranga, Fidela Orozko, Soledad Urizar eta Felisa Alberdi.
Koadroak fabrika inauguratu zenetik kartutxoak egiteko sistema mekanikoa orokortu arte indarrean egon den kartutxo-sistema jasotzen du.
Kartutxo bakoitzak lehergaia uzteko mahai bat zuen. Bi langilek egiten zuten paper-kartutxoa, zurezko zilindro kalibratu batean bilduta. Beste bi lankideek, berriz, lehenengoekin lan sinkronizatuan, kartutxoa bete eta haren ahoa ixten zuten.
Dinamita futbol taldeko kapitaina, beste kapitain batekin eta epaileekin
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Argazki honetan, bi futbol taldeetako kapitainak eta partidako epaileak agertzen dira. Dinamita Futbol taldeko kapitaina marra bertikaldun kamiseta daramana da.
Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean
Honen parte da:Funts pribatua MAXAM
Dinamita fabrikaren ingurua 1880 . urtean. Lehen planoan Goikoko baserria eta lantegiko sarreraren ondoko lorategia eta jatorrizko kioskoa ageri direla. Hasieran, Goikoko baserria enpresako langile kualifikatuentzat erreserbatuta zegoen.
Argazkian, trenbidea eta Basaurirantz doan lokomotora bat ere ikus daitezke. Beste aldean, Urizartarren baserria, gaur egun ere zutik dirauena.