Showing 4540 results

Archival description
Print preview View:

1377 results with digital objects Show results with digital objects

Irin-lantegi zaharra (Guturribai) 1880. urtean

Guturribai-ko irin-lantegi zaharraren argazkia 1880. urtekoa. Lantegi hau urte batzuk geroago “La Cantabrica” izeneko lehergai-fabrika bilakatu zena.

1858ko ekainaren 5ean, Romualdo Garcia bilbotarrak, Joaquin Fernandez de Gamboa gasteiztarrak eta Valladolideko Semprun anaiek komanditako sozietate industriala eratu zuten Bilbon, Galdakaon eraikia zuten irin-lantegia ustiatzeko asmoz. Horretarako, Gutarribai izeneko errota-etxea erosi zioten 1857an Usansolo maiorazkoan oinordekoa zen Manuel Maria de Areizaga Narroseko markesari, baita maiorazkoari zegozkion ereiteko lurrak ere. Hori guztia 120.000 errealeko prezioak erosi zuten. 1862an, “Romualdo García y Cia” izen soziala hartu zuen Valladoliden emandako agirian, eta Gamboa kanpoan gelditu zen.

Dinamitako langileak

Dinamitako langileak lantegiko eskaileretan, bulegoen ondoan, 1950 eta 1960 urteen artean egindako argazkia.

Tximelarreko langileen etxeen bista. 1968. urtean

Tximelarreko langileen etxeen bista. 1968. urtean egindako argazkia.

Tximelarrek “La Dinamitako etxeak” bezala ezagutzen ziren, U.E.R.T. enpresak eraikitakoak. SA

José María Basterra eta Emiliano Amann arkitektoek eraikitzen hasi ziren, 1926. urtean eta 1928rarte ez ziren inauguratu.

Tximelarre Goikoan familia bakarreko hiru eraikinek osatutako multzoa altxatzen da; Tximelarre Bekoan, berriz, etxe horietako beste multzo bat agertzen da.

Results 3871 to 3880 of 4540