Showing 4540 results

Archival description
Print preview View:

1377 results with digital objects Show results with digital objects

Haurrak Lehen Jaunartzera joaten

Lehen Jaunartzerako jantzita dauden neska-mutilen ilara bat kalean oinez ikusten da, Elizara bidean doazela ulertzen da. UEEko familien seme-alabak dira.

"La Dinamita" kaperaren lehen harria

Argazkia 1911. urtean eginda dago. Bertan, “La Dinamita” kaperako lehen harria jarri zela ikusten da. Ofizioa Galdakaoko parroko Remigio de Uriartek egiten du, aita Chalbaud, S. J.ren eta fabrikako kapilau izendatu berri den Santiago Lezamaren laguntzarekin. Ramon Arnau lantegiko zuzendaria da ekitaldiko buru, eta langileen ordezkari ugari bertaratu dira.

Gorpuzti-eguna Zuhatzun

Gorpuzti-egunean egindakoa argazkia, zehazki, 1912. urteko ekainaren 29an. Argazkian, prozesio bat ikusten da, emakumeak buru direla, "La Dinamita" lantegiaren sarrerako plazatxoan hasten dena, Zuazoko Santa Barbara elizaren parean.

Jai ekitaldia frontoian (1/2)

Frontoia dirudien tokian egindako argazkia. Bertan, ikusle asko dago biribilean jarrita. Erdian, gozo-eltze formako kaxen azpian, pertsona bat dago. Kaxetatik sokak zintzilik daude eta objektuak erortzen dira.

Results 3881 to 3890 of 4540