Ganguren Mendi Taldearen lehenengo egoitzaren argazkia Juan Bautista Uriarte kalean, Totorica taberna zegoen eraikinean. Taberna argazkiaren irudiaren behealdeko eskuinaldean ikus daiteke. Data gutxi gorabeherakoa da.
Txangoa Arrabako zelaian (Gorbeia) dagoen Ganguren talde alpinoaren mendi aterpera. Argazkian 12 heldu ageri dira harrizko mahai baten inguruan, eta bigarren plano batean dago aterpea.