Gorpuzti-egunean egindakoa argazkia, zehazki, 1912. urteko ekainaren 29an. Argazkian, prozesio bat ikusten da, emakumeak buru direla, "La Dinamita" lantegiaren sarrerako plazatxoan hasten dena, Zuazoko Santa Barbara elizaren parean.
Argazkia 1911. urtean eginda dago. Bertan, “La Dinamita” kaperako lehen harria jarri zela ikusten da. Ofizioa Galdakaoko parroko Remigio de Uriartek egiten du, aita Chalbaud, S. J.ren eta fabrikako kapilau izendatu berri den Santiago Lezamaren laguntzarekin. Ramon Arnau lantegiko zuzendaria da ekitaldiko buru, eta langileen ordezkari ugari bertaratu dira.
La Dinamita lantegiko langileentzako bazkaria Zuazoko elizako arkupeetan, dinamitarien zaindari Santa Barbara egunean. 1915 eta 1916 urteen artean egindako argazkia.