Argazki honetan, bi futbol taldeetako kapitainak eta partidako epaileak agertzen dira. Dinamita Futbol taldeko kapitaina marra bertikaldun kamiseta daramana da.
Dinamita Futbol Taldearen taldeko argazkia. Klubeko 20 kideen atzean autobus bat dago. Autobusaren atzealdean publizitate kartel bat dago, honela dioena: "Aupa Dinamita!! Futbol Txapelketa Laborala. Viva Logroño, ...". Futbol talde honi "Nitro-Glizerina Futbol Taldea" ere deitzen zitzaion.
Partida bat jokatzeko prest dagoen futbol-zelai bateko Dinamita Futbol taldearen erretratua. Argazkiak, bi futbol taldeak, kolegiatuekin batera, partidua hasi aurretik ereserkiak entzuteko lerroan jartzen direnean momentua hartzen du. Futbol talde honi "Nitro-Glizerina Futbol Taldea" ere deitzen zitzaion.
"La Dinamita" haur-futbolekol taldea, 1922 - 1923 denboraldian. Talde horretan zeuden: Iraragorri eta Manu Yurrebaso, gerora Athleticeko jokalari izandakoak; Cesáreo Olabarrieta, Valentziako jokalari izandakoa); Busquets, Lehen Mailan ere jokatu zuena; Toyos, San Salvador eta Moreno, besteak beste.