Frontoi batean egindako argazkia. Bost mahai ikus daitezke eta bakoitzean lau gizon kartetan jolasten ari dira. Bakoitzaren inguruan, gizon batzuk daude zutik, nola jolasten duten begira. Suposa dezakegu Langileen Jolas Zirkuluko ohiko jokalariak direla eta karta txapelketa bat egiten ari direla.
Langileen jolas-zirkuluaren barruko argazkia. Bertan, mahai baten inguruan dauden 4 gizon ikusten dira. Bi gizon mahai baten inguruan eserita daude xakean jolasten. Beste biak zutik, jolasari begira.