Irakaslea

Taxonomy

Code

Scope note(s)

Source note(s)

Display note(s)

Hierarchical terms

Irakaslea

Irakaslea

Equivalent terms

Irakaslea

Associated terms

Irakaslea

5 Archival description results for Irakaslea

5 results directly related Exclude narrower terms

Sixta Barrenetxea - Irakaslea

Galdakaon jaio zen, familia kristau eta ugarian, 1893ko abuztuaren 31an, Gurutze auzoan, Hospitaleko Etxean. Gregoria Barrenechea eta Concepción Gandaseguiren alaba, honen neba DR. Gandasegui zen, Valladolideko artzapezpiku zena.
Zaragozan egin zituen ikasketak, Karitateko Ahizpen ikastetxean.

15 urterekin eskola partikularrak ematen zituen bere etxean.

1920an, Bizkaiko Foru Aldundiak Bengoetxe auzuneko eskolak inauguratu zituen. Eskola horietan aurkeztu zen, oposizio bidez. Bera eta María Gorriño andreak aurkeztu ziren, eta biek atera zuten lehen zenbakia, "exequo", eta hantxe egon zen erretiroa hartu arte,

  1. urtean, belaunaldi askori dedikazio osoz irakasten.

1930eko uztailaren 23an, Gregorio Pérez Bascones maisuarekin ezkondu zen, honek Galdakaoko Gandasegui Doktorea ikastetxean lan egin zuen erretiroa hartu zuen arte.

Gaur egun, Galdakaon kale bat dago bere izenarekin, Bengoetxe auzoan.

Sor María Ángeles

Sor Maria Angelesen argazkia, Hermanas de la Caridad ikastetxeko Nagusia

Sor Pía eta Sor Antonina

Argazkian ikusten da nola Sor Piak Fabrikako Zuzendariaren eskutik "Mendeurrenaren" domina jasotzen duen. Sor Antonina ere hor dago, Hermanas de la Caridad ikastetxeko Nagusia izandakoa.

Santa Barbara eskolako neska taldea

Santa Barbara ikastetxeko neska taldea, Hijas de la Caridad-ek zuzendua, Zuazon. Argazkiaren erdian Sor Benita Peña dago. Argazkia 1930. urtekoa dela uste dute.