Funts pribatua MaxamCorp Holding, S.L.

Nortasun eremua

Identifikatzailea

MAXAM

Baimenduriko izenaren forma

Funts pribatua MaxamCorp Holding, S.L.

Formulario paraleloaren izena

Beste formulario(en) izena

Mota

  • Internazionala

Kontakturako eremua

Mota

Helbidea

Kalearen helbidea

Barrio Zuazo, s/n

Herria/hiria

Galdakao

Eskualdea

Bizkaia

Herrialdearen izena

Espainia

Posta kodea

48960

Telefonoa

Faxa

Posta elektronikoa

Oharra

Deskribapen eremua

Historia

MaxamCorp Holding S.L. enpresaren argazki-funtsa 117 argazki osatzen dute. Argazki hauek Galdakaoko Udalari utzi zaizkio digitalizatzeko, deskribatzeko eta zabaltzeko.

Gainera, Udalak beste 44 argazki ditu, Antonio Zabalak, Amado Bilbaok, Begoña Altunak, Eduardo Madinak, Enrique Bidarrek, Euskal Museoak, Juanma Yurrebasok eta Mari Sierrak utzitakoak.

MaxamCorp Holding S.L.ren istorioa Alfred Nobel dinamitaren asmatzaile suediarrarekin hasten da, 1872an, Sociedad Anónima Española de la Pólvora Dinamítica -Privilegio de A.Nobel- (SED) sozietatea sortu zuen Bilbon, meatzaritzarako eta obra zibilerako konponbideak eskaintzeko asmoz.

1896an, Sociedad Anónima Española de la Pólvora Dinamita elkartea dinamitaren beste zazpi fabrikatzailerekin batu zen, eta, horren ondorioz, Unión Española de Explosivos (UEE) sortu zen. Testuinguru horretan, Espainiako Marinarekin lankidetzan hasi zen, eta, horri esker,
Defentsako eta Segurtasuneko negozio-linea ezarri zen 1911n.
70eko hamarkadan, aldi baterako bat-egite bat gertatu zen Compañía Española de Minas Riotinto konpainiarekin, eta, horren ondorioz, Unión Explosivos Riotinto (ERT) sortu zen. Espainiako kimika-enpresa handiena bihurtu zen: hogeita hamar filial zituen; salmenta-bolumen finkatua
15.000 milioi pezetakoa zen; kapital soziala 2.600 milioi pezetakoa, eta zuzeneko 9.114 langile eta filialetan 5.000 langilek osatutako plantilla zuen.

Hurrengo bi hamarkadetan, ERT taldeak hedapen bat egin zuen, eta horrek sendotu egin zuen armamentuaren eta kimikaren sektoreetan zuen posizio hegemonikoa. Espainiako industriaren 80ko hamarkadako krisiak eragin negatiboa izan zuen enpresa-taldean, eta haren etorkizuna arriskuan jarri zuen. 1994an bat-egitea desegin zen.

Une horretatik aurrera, Unión Española de Explosivos (UEE) elkarteak berregituratze-prozesu bati ekin zion, eta nazioarteko enpresekin elkartu zen. 2005erako, konpainiak 20 herrialdetan baino gehiagotan jarduten zuen, 50 enpresa operatibo baino gehiagoko sarearekin. Enpresa bost dibisiotan antolatu zen: lehergailuak; hastapen-sistemak, UEB, Ensign Bickford y Sistemas de Iniciación filialen bidez; kirol-kartutxoak; nitrokimika; eta defentsa, EXPAL filialaren bidez. 2006an, konpainiako exekutibo-talde batek, Inversiones Ibersuizas y Vista Desarrollo SL enpresarekin batera, UEEren kapitalaren % 57,5 eskuratu zuen, eta une horretan MAXAM izena hartu zuen.

Gaur egun, MAXAMek 100 filial ditu 40 herrialdetan baino gehiagotan, eta 100 herrialdetan baino gehiagotan jarduten du.

Testuinguru geografiko eta kulturala

1879an, Sociedad Anónima Española de la Bollvora Dinamítica - Privilegio de A. Nobel (SED) sozietateak Ibaizabal ibaiaren arroan fabrika berri bat eraikitzeko baimena eskatu zuen, hain zuzen ere Zuazo auzoan, Galdakaon.

Horretarako, herri-lurrak erosi ziren Pagatza mendian. Fabrika
Bilbo eta Durango lotzen zituen Bizkaiko Trenbide Zentralaren linearen ondoan eraiki zuten. Ekoitzitako dinamita trenez garraiatzen zen Bilboko Atxuriko geltokiraino, eta handik gabarra bidez bidaltzen zuten Zorrotzako kairaino. Zuhatzuko lantegia inauguratu zutenean, estatutuak aldatu zituzten, eta sozietatearen izena aldatu zuten. Horren ondorioz, Sociedad Anónima Española de la Dinamita (Privilegios A. Nobel) y de Productos Químicos izena hartu zuten. Instalazio berriak abian jarri zirenean, dinamitak osorik ekoizten hasi ziren, eta Espainiako lehen enpresa kimikoetako bat bilakatu zen.

1878an hasi zen dinamita-goma fabrikatzen, eta 1890ean kerik gabeko bolboraren ekoizpena sartu zen, balistika ere esaten zitzaiona. Dinamita-salmentak bost tonakoak izan ziren 1872an, eta 1.036 tonakoak 1883an.

XIX. mendea amaitu aurretik, instalazio berriak gehitu ziren Zuhatzun, bereziki Guturribain (Galdakao), nitrozelulosa fabrikatzeko, eta planta txiki bat Elorrietan (Bilbo), azidoak ekoizteko.

1911n, produktu-sorta handitu egin zen gerrako bolboraren fabrikazioarekin. Hurrengo urtean, merkurio-fulminatoa eta detonagailuen kargak gehitu ziren. Lehen Mundu Gerran sortu zen nitramidak oinarrizko merkatu bat ireki zuen gatazkan parte hartzen zuten Europako herrialdeentzat. Historian zehar, enpresa zenbait produktu fabrikatzen espezializatu da, hala nola armamenturako produktuak, obra zibilerako materialak eta ehiza-kartutxoak.

Hasierako plantillan hirurogeita hamar langile zeuden, gizonak zein emakumeak, herri hauetatik etorriak: Galdakao, Zamudio, Lezama, Gamiz-Fika eta Larrabetzu. Denboran zehar, langile gehiago hasi ziren lanean, Espainiako hainbat eskualdetako langileak barne, hala nola Huelvakoak eta Asturiasekoak, hango lantegiak itxita baitzituzten.

Emakumeak sartzea

Hasierako urteetatik, emakumeek funtsezko zeregina izan zuten,
hasiera batean dinamitaren kartutxoez arduratu ziren, eta horrek "Dinamiteras" izena eman zien herrian. Galdakaoko langileak aitzindariak izan ziren emakumeak Espainiako industria-munduan sartzen, Kataluniako ehungintza-sektorearekin batera.

Enpresaren barruan hainbat lan egin zituzten, hala nola detonagailuetan, kartutxoetan, pistoietan, bolboran, tiro-zelaian eta -galerian, laborategian, administrazioan, bulegoan eta sukaldean, besteak beste. Lehergailuak bahetzeko eta bagonetak arrastatzeko lanak ere egiten zituzten. Lanpostu horietako askotan beharrezkoa zen esku oso trebeak edukitzea, eta horretan nabarmentzen ziren emakumeak, zeregin delikatu, azkar eta zehatzak egiten baitzituzten, hala nola pospoloak eta kableak detonagailuetan zorrotz lotzea.

Langileen kolonia

XIX. mendearen amaieran, Zuhatzuko lehergai-fabrikaren inguruan, gaur egun langile-kolonia deritzona sortu zen. Ia autonomoak ziren komunitate txiki horiek langileen bizitegi-arazoa konpontzeko sortu ziren, eta XX. mende hasierako hedapen ekonomikoaren isla izan ziren. Langile-kopuruak gora egin zuenez, Zuhatzun kolonia bat sortu zen, eta barnean zituen etxeak, kapera bat eta lantokiak.

1912an, enpresak gizarte-gaietarako bulego bat sortu zuen, eta, urte horretan bertan, sozietate kooperatibo bat sortu zen, kudeaketa autonomoko ekonomatua; bertan eskaintzen zitzaizkien langileei elikagaiak eta bestelako kontsumo-gaiak, merkatuko prezioak baino merkeago. Jolas-zentro bat eta Santa Barbari eskainitako kapera bat inauguratu zituzten, hura baitzen lehergailu-langileen zaindaria.

Futbol Kluba ere sortu zen, tokiko futbol-talde batekin, eta «Nitroglicerina» izena hartu zuen. Ekimen horrekin batera, beste elkarte batzuk sortu ziren, hala nola Ganguren mendi-taldea, Atletismo Kluba edo Elkarte Mikologikoa, besteak beste.

1918an langileen seme-alabentzako ikastetxeak eraiki zituzten, eta horien arduradun Karitateko Ahizpak eta Anaia Maristak izan ziren. 1960ko hamarkadan, eskulana behar zenez, UEEko Lanbide Heziketako Eskola sortu zen.

1887az geroztik, langileek osatutako musika-banda bat ere izan zuen auzoak, eta gertakari hori ondorengo asoziazionismoaren ernamuina izan zen.

Denborarekin, emakumeen koru bat sortu zen, eta zenbait emanaldi egiten zituen, hala nola Santa Barbara jaian egiten zutena. Gainera, talde artistikoek antolatzen zituzten antzerki-emanaldietarako eta zarzueletarako lokal bat prestatu zen, fabrikaren babesarekin.

Koloniako etxebizitzetan enpresako langileak eta kargu teknikoak bizi ziren. Langileen bizitoki ziren lehenengo barraken ostean burges-estiloko etxeak egin ziren. Zuhatzun ez ezik, Galdakaoko beste eremu batzuetan ere (Tximelarre, Arkotxa eta Ibarluze) langileentzako etxebizitzak eraiki ziren. Gaur egun, koloniaren zati batek zutik jarraitzen du, nahiz eta eraikin batzuk beste erabilera batzuetarako eraldatu diren. Hala ere, auzoak bere izaera eta berezitasunari eusten dio, baserrien estetikan oinarritutako estilo neoeuskaldunarekin.

Jabetza Mandatu/Iturriak

Egitura administratiboa

Erregistro kudeaketa eta bildumak osatzeko politikak

Eraikuntzak

Inbertsioak

Lokalizazio medio, gidak eta argitalpenak

Sarrera eremua

Ordutegia

Sartzeko baldintza eta eskakizunak

Erabilterreztasuna

Zerbitzu eremua

Ikerketa zerbitzuak

Erreprodukzio zerbitzuak

Eremu publikoak

Kontrol eremua

Identifikatzailearen deskribapena

Erakundearen identifikatzailea

Erabilitako rol eta/edo konbentzioak

Estatusa

Xehetasun maila

Sorrera, berrikusketa eta ezabaketa datak

Hizkuntza(k)

Script-a(k)

Iturriak

Mantenimendu oharrak

Sarrera puntuak

Sarrera Puntuak

  • Arbela

Kontaktu nagusia

Barrio Zuazo, s/n
Galdakao, Bizkaia
ES 48960