Primary contact
Gipuzkoa kalea 11
Galdakao, Bizkaia
ES 48960
Funts pribatua Ganguren Mendi Taldea
1945eko urtarrilaren 6an, Ganguren Mendi Taldea sortu zuten Víctor Legorburu Ibarretxek, Kepa Yurrebaso Etxebarriak eta Josu Altuna Mendiolak. Laster gehitu ziren taldera beste mendizale batzuk. Kluba 1946an legalizatu zen arren, 1945ean lehenengo zuzendaritza-batzordea eratu zen; Legorburu zen presidentea, Yurrebaso idazkaria eta Altuna diruzaina. Lehenengo 50 kideak izan ziren fundatzaileak.
1946ko urtarrilaren 12an onartu ziren estatuak, eta haietan emakumeak ere sartzen ziren kide gisa; hilaren 24an jada 11k eman zuten izena. Kideen artean hiru talde nabarmentzen ziren: “Mozolloak” (txano zuria zeramaten Galdakaoko ikurrarekin), “Las Golondirnas” (txapel urdina zeramaten emakume mendizaleak), eta “Los de los gorritos” (txano zuria zeramaten Ganguren elkartearen ikurrarekin).
Lehenengo urteetan klubak herri-jarduerak antolatu zituen gehienbat, muga politiko eta ekonomikoak zirela eta. 1949an, Arrabako zelaian aterpe bat eraikitzea erabaki zen, eta 1953ko maiatzean inauguratu zen. Ganguren bere ekintzak dibertsifikatzen hasi zen: espeleologia, eskia, eta lehen igoerak mendi garrantzitsuetara (hala nola Anetora eta Narajo de Bulnesera).
Urte berean eskalada egiten hasi ziren klubean, eta eztabaida sortu zuen gai horrek, zuen arriskuagatik.
Egiten ziren irteerez gain, beste jarduera bat hasi zuten hirurogeiko hamarkadan: irteera mikologikoak.
Ganguren taldearen hazkundea dela eta, 1980an egoitza berria inauguratu zuten, Galdakaoko Gupuzkoa kalean. 1982ko uztailaren 7an eskalada-murru bat ireki zuten, eskalada sustatzeko, jarduera garrantzitsua baitzen gazteak erakartzeko. Eskiarekin batera, kirol horiek funtsezkoak izan dira kluba hazteko eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko, eta hartara, jarduera XXI. mendean mantentzeko.